XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arrotzak euskal-dantzara etorte ontan, or daude izkuntzalariak.

Iru izendatuko ditugu, Leizarragaren egunetakoak irurak: Nikolas Landuchio, Smet edo Vulcanius delakoa, eta Escaligero; italiarra, Belgikakoa, eta frantsesa.

Landuchio dugu leenbiziko euskal-iztegiaren egillea.

Euskaraz titulu auxe du: .

Oraintsu Agud eta Mitxelena jaunek argitara emana da.

Landuchio orren iztegian erdarazko itzak daude aIde batean, eta bestean euskarazko ordainak.

Geien batean, Bizkai-arabako kutsua dute nabarien.

Landuchiok, bidez aurkitzen zituen euskaldunei galde eginez apurka apurka egin zuela dirudi.

Baita ere badirudi askok errezegi ematen ziotela erantzune galde-egileari, eta bat batean erdal-itza ematen.

Orregatik erderakadez beterik dago, baina ez itz jator eta jakingarririk gabe.

Euskaraz duen tituluaren azpian, Leizarragaren gogarako itzak dakazki: latinezko Soli Deo honor et gloria euskarara onela itzulirik: Jaungoikoai honraeta gozoa ez besteri.

Josef Scaliger delakoak izan zuen ar-emanik euskaldunekin eta eder iritzi zion gure izkuntzari.

Garai bereko Aita Marianaren itz batzu ez baziren ere izan euskaldunen bearrientzat atsegingarri, Scaliger onenak oso bestelakoak ditugu.

Ona emen, Etxeberri Sarakoak euskarara itzuIi zituen bezala: Euskarak

Smet edo Vulcanius delakoaren izena euskaraz arotza esan genezake.

Bere Parergon delakoan, Jornandes-en liburuari ezarri zion eraskinean, euskararen berri eman nai izan zuen.

Eta, ain zuzen, Leizarragaren aipamen beroa irakurtzen dugu bertan.

Bere gaztetan, Españiatik ibilia zen, bi Mendozatarren morroi eta zerbitzari.

Gero, bere errialdera itzuli zenean, kalvinista egin zen.

Argi ta garbi dio euskara literaturarako gai dela, eta kultur-izkuntza bilaka daitekeala, BeIgikako izkuntzaren einean.

Eta gure izkuntza onen eredu zenbait eman nairik, iztegi laburtxo bat sartzen du bere liburuan, baita ere, Leizarragaren Testamentu Berritik arturik, Gure Aita, Jaunaren otoitza.